"Mila abentura", 14-16 urte bitarteko udaleku ibiltarian

Ubane Madera 2011ko apirilaren 13a

Kosta ala Kosta izenarekin, “mila abentura”, iragarri dituzte uztailaren 5etik 16ra bitartean. Garaio urtegiaren inguruan (Araba) hasi eta Zarautzera bitartean izango dira “abentura” horiek guztiak: bertso afariak, sexualitate tailerra, surf ikastaroa, kontzertuak... hori guztiori 14-16 urte bitarteko gazteendako prestatuta. Izena emateko azkeneko eguna maiatzaren 6a izango da, eta prezioa 275 euro.

Bergarako Jardun, Arrasateko Txatxilipurdi eta Plazentziako Pil-pilean euskara elkarteen eskutik, udaleku ibiltaria da Kosta ala Kosta. Hala, “parte hartzen duten gazteek lo leku batetik bestera txangoak egingo dituzte” beti ere antolakuntzen dabiltzan elkarteen jarraipenarekin.

“Dena den ez da prestaketa berezirik beharko ibilaldi hauek egiteko, edonork egiteko modukoak dira eta”, azpimarratu gura izan dut antolatzaileek.

Afari goxoa

Jatorduei dagokionez, horiek bai, “gazteek prestatu beharko dituzte bazkari afari eta bestelakoak, nahiz eta egun batzuetan antolakuntzak afari goxoa prest izango duten gazteak ibilaldiaren helmugara heltzen direnerako”, adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak