Herri Urratsera joateko autobusak antolatu dituzte ibarreko euskara elkarteek

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko apirilaren 13a

Maiatzaren 8an Herri Urratsera joateko autobusak antolatu dituzte Debagoieneko euskara elkarteek. Senperen egingo da aurten ere, ohikoa den moduan. Laku bat munduan lelopean aurten.

Iparraldeko ikastolen aldeko jaira joateko irteera orduak hauek dira, ohiko lekuetan:

  • Aretxabaletan, 8:45ean.
  • Arrasaten, 9etan.
  • Bergaran, 9:15ean.

Itzulera, arratsaldeko 7etan egingo da Senperetik. Prezioa, 12 euro da. 10 euro elkarteetako bazkideendako. Izena emateko euskara elkarteetara jo behar da, maiatzaren 5a baino lehen. Plaza mugatuak izango dira, beraz, azkar ibiltzeko eskatu dute euskara elkarteetatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak