Bergaran, 15:20etan hasi eta 17:00ak arte izango dira Korrika txikia, jolasak eta txokolatada. San Martin, Aranzadi eta Mariaren Lagundiko neska-mutikoak ariko dira, San Martin ikastetxean hasi eta San Martin plazaraino. Behin plazan, bertsoak, jolasak eta txokolatada izango dira.
Antzuolan, eguerdian egingo dute eskolako umeek Korrika txikia, 12:00etatik hasita.
Oñatz dantza taldearekin
Oñatin, goizean barrena, txiki-txikiak ariko dira eskoletan eta 14:30ean, mila bat neska-mutikok egingo dute korrika. Plazan hasi eta herriko kale nagusiak zeharkatu ostean, plazan amaituko da. Korrika txikiaren ostean, 17:00etan, ekitaldi berezia izango da plazan: txokolatada eta, ondoren, kalejira Oñatz dantza taldearekin eta trikitilariekin.