Etxetik milaka kilometrora bada ere, euskara bihotzean daramate Txinako Shanghai hirian bizi diren euskaldunek. Tartean hainbat debagoiendar dago, Fagorretik lanera joandakoak, gehienak, eta urruti egon arren, Euskal Herrian esanguratsu diren hitzorduak ez dituzte ahazten; Korrika, esaterako.