Goikobaluk eta orkestra sinfonikoak elkarrekin jo eta abestu zituzten Franz Schuberten sei pieza (Kyrie, Gloria, Credo, Sanctus, Benedictus eta Agnus Dei). Ondoren, orkestra sinfonikoak, berak bakarrik, jo zituen Carl Maria Von Weberren El Cazador Furtivo eta John Barry-ren Bailando con Lobos. Kontzertua elkarrekin amaitu zuten berriro ere orkestrak eta abesbatzak; Civeliusen Finladia jo zuten. Kontzertuaren amaieran txalo zaparrada itzela eta benetan luzea izan zen.