Igoera fasea bukatzeko partidu bakarra falta da, eta bi taldeek bestelako helburuak dituzte: Mondrak finalerdiak prestatu, eta Arizmendik irabazi, Hirugarren Mailan jokatzeko. Arrasatearrek Mariñoren kontra jokatuko dute finalerdia Mojategin. Irabaziz gero Zarautz-Eibar partiduko irabazlearen kontra jokatuko dute finala.
Bestalde, Arizmendik, Hondarribiaren kontra irabazi egin beharko du datorren denboraldian Hirugarren Mailan jokatu nahi badu. Almenen jokatuko dute.