Txartelak eta epailea nagusi Bergarak irabazitako derbian

Mireia Bikuña 2011ko apirilaren 10a

Derbiak derbi dira beti. Partidu gogorrak eta tentsio handikoak, baina joko gutxirekin. Deskribapen hori aproposa da Bergarak eta Mondrak zapatuan jokatu zuen norgehiagokari erreferentzia egiteko. Bergara izan zen gola egiteko gai izan zen talde bakarra, eta hura ere, azken minutuetan, 86.an egin zuen Imanol Cabanillasek, korner erdiraketa errematatzerakoan. Derbiko argazkiak hemen.

Asteburuko kirol kronikak

Dena den, zapatuko derbiak beste irakurketa bat ere badu. Arrasatearrek oso haserre bukatu zuten partidua. Palencia epailearen erabakiek eragin zuzena izan zuten taldearengan: Iban Rodriguez entrenatzailea eta Ekain Garin jokalaria kaleratu egin zituen. Gainera, Mondra txartel askorekin zigortu zuen.

Epailearen lanak ez zuen eraginik izan azken emaitzan –Mondrak jaurtiketa bakarra egin zuen partidu osoan–; baina bai, partiduaren garapenean. Lehen minututik zigortu zituen sarrerak txartelekin, eta partiduaren kontrola galdu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak