Sindikatuek salatzen dute hasteko, enpresak eta Jaurlaritza ados jarri direla jendartea osoari, eta batez ere gurasoei sinestarazteko jantokietako gatazka konponduta dagoela. 2008az ari dira Jaurlaritzak azpikontratatutako enpresetako langileak euren hitzarmen kolektiboa negoziatzen, baina orain artean ez dira akordio batera heldu.
Maribel Alberdi, Ausolaneko langile batzordeko kideak azaldu digunez, hainbat eskari dituzte. Hasteko, eskatzen dutena da azpikontratatutako enpresa hauetako langileen soldatak hezkuntza saileko gainerako langileen soldatekin berdintzea.
Honetaz gain, jantokietako umeentzako zerbitzua hobetzeko ordu gehigarriak eta formakuntzarako orduak, ordu extra bezala beharrean, lanaldi barruan sartzen diren orduak izatea eskatzen dute; eta ez bakarrik begiraleentzat, baita sukaldarientzat ere.
Mobilizazio gehiago datorren astean
Jantokietako langileen mobilizazioak baina, ez dira gaurko elkarretaratzearekin amaituko: datorren astean, hilaren 12an, manifestazioak egingo dituzte Erkidegoko hiru hiriburuetan, eta hurrengo eguena, hilaren 14a, greba eguna izango da jantokietan.