Egitarau zabala Korrikari ondoetorria egiteko

Edu Mendibil 2011ko apirilaren 8a

Korrika datorren eguenean, apirilaren 14an, helduko da gurera eta giroa berotzeko hamaika ekitaldi antolatu dituzte ibarreko txoko guztietan. Korrikako Debagoieneko antolatzaileek dena gertu dute euskararen aldeko festari ongi-etorri jendetsua egiteko. Aste bukaeran, esaterako, ibarreko herri gehienetan izango da ospakizunen bat. Goiena paperean, akats bategatik txarto argitaratu dugu egitarau eta behean duzue egitarau zuzena.

Euskalakari da Korrikaren leloa. Izan ere, euskara maite duena, ikasten eta erabiltzen duena, euskalakaria da. Herritar guztiak euskalakari izango diren Euskal Herria da Korrikaren azken helmuga.

Patxi Uribarreni omenaldia

Korrikaren 17. ekitaldiak Euskaltzaindia omenduko du; 1919an sortu zenetik euskararen egitura linguistikoa eta gramatikala eraikitzeko lan etengabea egin du, eta 1968an euskara batuaren arauak zehazten hasi zen. Horrez gain, ezin ahaztu euskalkien alde egindako lana: ondare hori jasotzen asmatu du, besteak beste dialektologiari buruzko hainbat ikerketa eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasa argitaratu dituelarik.

Hori dela eta, eguenean bertan Patxi Uribarren euskaltzain aramaioarra omenduko dute Arrasateko ekitaldian, 18:30ean plazan. Aramaioko Etxaguen auzoan jaiotakoa, joan den maiatzaren 28an euskaltzain oso izendatu zuten Uribarren haren jaioterrian. Zirelako gara, garelako izango dira sarrera- hitzaldia egin zuen Patxi Uribarrenek egun horretan.

Korrika Debagoienean

Korrikako egitaraua Debagoienean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak