30 gradu pasa izan ziren atzo gurean

Ubane Madera 2011ko apirilaren 7a

Tenperatura maximo historikoak izan ziren atzo, eguaztena, gurean. Gure ibarreko tenperaturarik altuena Oñatin neurtu zuten, 31,2 gradurekin, baina gertuan ibili ziren bestelako herriak ere: Arrasaten 30,9 gradu, Urkulun 28,4 gradu, eta Oletan (Aramaio) 30,1 gradu. Gaur ere sargori izango da, baina ez horrenbeste.

Arratsalde parteko lehen orduan neurtutako tenperaturak dira horiek, 14:00etatik 15:00ak bitartean hartutakoak. Deigarria da, baita ere, tenperaturen batez bestekoa: 19,4 gradukoa izan zen altuena, Arrasaten.

Hezetasun izugarria

Eta beste datu bat aipatzearren, giroko hezetasunean ere maximo historikoak neurtu zituzten atzo. Altuena Oñatin neurtu zuten: %106, 08:30ean; Oletan %100 hezetasuna neurtu zuten, 08:00etan, Urkulun %97koa eta Arrasaten, %96koa.

Gaur sanoago

Gaurko eguraldi iragarpenari dagokionez,  udako giro sargoria espero da, Euskalmeten iragarpenaren arabera. Dena den, hego-haizea aurreko egunean baino ahulago ibiliko da, arratsaldean brisa altxatuko da itsasotik eta horri esker tenperatura ez da horrenbeste igoko, eta arratsaldean giro sanoa espero da.


Edozelan ere, tenperatura altuak espero dira gaur ere, izan ere, Arrasaten 29 graduko maximoak espero dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak