Guztia gertu dago Korrika 17 abiatzeko, horrela esan du gaur goizean Arrasate Irratian Debagoieneko Korrika arduradun Maite Alarduiak. Behean duzue elkarrizketa entzuteko aukera.
Korrika 17 gaur arratsaldeko 17:30ean abiatuko da Trebiñutik. Kanpezu, Dulantzi, Agurain, Araia eta Arabako beste hainbat herri zeharkatu ostean, Nafarroara sartuko da bihar goizean, 07:30ean. Arratsaldeko 18:45 inguruan iritsiko da Iruñera. Debagoienera eguenean, 14an, helduko da.
Elgetatik sartuko da goizaldeko 5etan, handik Angiozar, bergara, Antzuola, Zumarraga, Legazpi, Udana, Oñati, Elorregi, Arrasate, Aramaio, Untzilla, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga zeharkatuko ditu gure eskualdetik Arabarantz egiteko.
Hauxe Korrikaren ibilbidea gure ibarrean eta ordutegia:
- Elgeta: 05:06:03
- Angiozar: 05:38:33
- Bergara: 06:24:03
- Antzuola: 06:56:33
- Urretxu: 07:29:03
- Zumarraga: 07:48:33
- Urretxu: 08:08:03
- Legazpi: 08:21:03
- Oñati: 10:10:03
- Arrasate: 11:28:03
- Aramaio: 12:20:03
- Aretxabaleta: 13:25:03
- Eskoriatza: 13:44:33
- Leintz-Gatzaga: 14:30:03