Hiru lurralde historikoetako 24 eskualdeetako turismoaren sektoreko 2.000 profesionalek baino gehiagok hartuko dute parte prestakuntza-programa horretan.
Xehetasunaren Kultura programa Euskadiko Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Plana 2010-2013 eta Horizonte 2020 Espainiako Turismo Planean jasota dago eta bezeroaren arretari dagokionez jasotako kalitatea hobetzea da bere helburu nagusia.
Turistek jasotako zerbitzuen kalitatea sendotzeko, prestakuntza-plana garatuko da. Bezeroen arretari eragiten dioten hainbat puntu garatuko dira, maila guztietan hobetze aldera.
Profesional guztiendako ikastaroak
Ikastaroak bi bloketan banatuta daude: batetik, bezeroekin eguneroko eta zuzeneko harremanik ez duten establezimenduetako jabeei eta erdi mailako arduradunei zuzendutakoa eta, bestetik, bezeroekin zuzeneko kontaktua duten langileei zuzendutakoa.
Eusko Jaurlaritzak nahi du ikastaroa egiten duten profesionalek eguneroko lanean praktika eta teknika berriak erabil ditzaten, bezeroekiko harremana "bikaina" izan dadin. Era berean, laneko giroa hobetzea eta talde-lana indartzea ere lortu nahi du.