Gipuzkoako Ogasunaren webgunean egin daiteke egiaztapena. Aurreko urteetan bezala, norbere NIFa sartu behar da, Nortasun Agiri zenbakia eta hizkia.
Autolikidazio proposamenak onartu edo ezeztatzeko epea apirilaren 12tik maiatzaren 6ra arte izango da; errenta mekanizaturako hitzordua eskatzekoa, apirilaren 15etik ekainaren 10era arte; eta aitorpenak aurkezteko epea, apirilaren 18tik ekainaren 25era arte.