Gaur hasiko da Euskal Herriko Itzulia, eta ibarretik pasako da

Sergio Azkarate Beitia 2011ko apirilaren 4a

50. Euskal Herriko Itzulia hasiko da gaur, Zumarragan, eta lehenengo etapan bertan Debagoienean zehar ibiliko dira ziklistak. Oñati, Elorregi eta Bergaratik pasatu ostean, Elosua igoko dute. Etapa Zumarragan bertan bukatuko da (149,5 km). Irizar (RadioShack) oñatiarra eta Velasco (Euskaltel) arrasatearra ere izango dira lehan, euren liderrendako lanean. Hemen kontsulta dezakezue zein herritatik pasako den eta ze ordutan.

Apirilaren 7an, eguena, berriz, Amurrion hasiko da etapa, eta Elorriotik Kanpanzarko gaina igoko dute; Epelen behera joango dira eta gero Bergara eta Osintxutik pasatuko dira. Horren ostean, Eibartik Karabieta igoko dute eta Elgetatik Berriz aldera hartuko dute. Etapa Arraten bukatuko da, 177 kilometro bete ostean. (Azaleko argazkia: Susi Goetze).

(Argazkia: Rafael Gomez Alonso)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak