Behin betiko kanta herrikoa, Gorka Knörren Txalaparta, Xabier Zabalaren Ikastola, gora gure ikastola, Zarena Zarelako (Sugan), Iluntzean (Maixa eta Ixiar) edota You raise me up (R.Emersonen moldaketa) kantatu zituzten. Eta bukaeran, denek elkarrekin, Fanga alafia (Ongietorri bakea) afrikar herrikoia abestu zuten. Kantatu bakarrik ez, dantzan ere egin zuten, talde denek prestatu baitzituzten koreografiak. Eta piano, trikiti edota gitarra doinuak ere lagun izan zituzten, hainbat unetan.
Dirua Caritasentzat
Uarkape frontoia bete egin zen ia eta sarrerekin –hiru euro bakoitzeko– batutako diruaren laurden bat Arrasateko Caritasi eman zioten. Elkartearen izenean, Trini Quintanak jaso zuen dohaintza eta "bihotzez" eskertu zuen.
Aurtengoa 24. topaketa izan da; eskola-umeentzat, eta euren lagun eta gurasoentzat ezinbesteko hitzordu bilakatu da.