Gipuzkoa osoko gimnastak elkartu ziren zapatuan Bergarako Labegaraietan Eskolarteko A mailako bigarren fasea jokatzeko. Taldeka zein bakarka Bergarako Ariznoa zein Arrasateko Dragoi elkarteetako gimnastek urtean zehar egindako lana defendatu zuten epaimahaikideen aurrean.
Ariznoa elkarteko ordezkariek lehenengo sei postu lortu dituzten; lau taldekako lanean eta bi bakarkako sailkapenean. Kimu, kadete, gazte eta senior taldeek sari nagusia eskuratu dute; bakarkako lanean Mariana Nunes (kimu) eta Ane Miren Muguruza (kadete) nabarmendu ziren.
Gainera, haur-kategoriako Ariznoako gimnasta taldeak laugarren postua egin du eta bakarkako lanean aritu diren gaineko gimnastak ere nahiko emaitza onak lortu dituzte. Infantil kategorian Jone Olabarriak hirugarren egin du eta Sonia Gonzalezek seigarren; kadete mailan Jennifer Pinedak hirugarren egin du eta gazte mailan Cristina Etxeberria bigarren sailkatu da.
Dragoi taldeko gimnastak
Arrasateko elkarteak bi talde eta bakarkako lanean bi gimnasta aurkeztu zituen Labegaraietako saiora. Haur-kategoriako taldea laugarren sailkatu da eta kadete mailako taldea, berriz, zazpigarren. Bakarkako lanean Nerea Otxoak zazpigarren egin du eta Aintzane Rodriguezek, berriz, zortzigarren.
Gipuzkoako txapelketa
Maiatzaren 14an jokatuko da Gipuzkoako txapelketa eta saio hori prestatzen ahaleginduko dira orain Ariznoa zein Dragoi elkarteetako gimnastak. ASte bukaerako saioa oso aukera ona izan da jendaurreko erakustaldia egiteko.