Industria-jarduera %6,7 hazi da urte betean

Leire Kortabarria 2011ko apirilaren 5a

Eustat euskal estatistika erakundeak landutako datuen arabera, 2011ko urtarrilean %6,7 hazi zen Euskal Autonomia Erkidegoko industria-jarduera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2010eko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %3,8 hazi zen EAEko industri produkzioa, 2011ko urtarrilarekin alderatuta.

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2011ko otsaileko indizearen bilakaerak sektore guztiak hazi egin direla erakusten du, 2010eko jardueraren aldean. Energia %9,9 hazi da; bitarteko ondasunak, %10,7; ekipo-ondasunak, %2,2; eta kontsumo-ondasunak, %0,6. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %4,2 hazi dira, eta kontsumo-ondasun iraunkorrak, %10,5 murriztu.

2011ko otsaileko hil arteko aldakuntza, 2011ko urtarrilaren aldean, positiboa izan da industria talde handi guztientzat, ekipo-ondasunetarako izan ezik; arlo horretan ez da egon aldaketarik. Energia %2,0 hazi da; bitarteko ondasunak, %4,2; eta kontsumo-ondasunak, %5,5. Azken horien barruan, kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %7,6 hazi dira, eta kontsumo-ondasun iraunkorrak, %1,9 murriztu.

2011ko otsailean hazkunderik handienak izandako sektoreak, aurreko urteko hil beraren aldean, garraio materiala (%15,5) eta elikadura industriak, edariak eta tabakoa (%10,2) izan dira.

Laburpen-taula ikus daiteke hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak