250 umek ongietorria eman diote bakeari Uarkapen

Goiatz Arana Begiristain 2011ko apirilaren 3a

Leintz bailarako, Oñatiko eta Aramaioko 247 ikaslek egin zuten kantuan zapatuan Arrasaten, Arizmendik antolatutako XXIV. Eskolarteko Abesbatzen Topaketan. Uarkape bete egin zen ia eta sarrerekin –hiru euro bakoitzeko– batutako diruaren laurden bat Arrasateko Caritasi eman zioten. Elkartearen izenean, Trini Quintanak jaso zuen dohaintza eta "bihotzez" eskertu zuen. Argazki galeria, hemen.

Behin betiko kanta herrikoa, Gorka Knörren Txalaparta, Xabier Zabalaren Ikastola, gora gure ikastola, Zarena Zarelako (Sugan),  Iluntzean (Maixa eta Ixiar) edota You raise me up (R.Emersonen moldaketa) kantatu zituzten. Eta bukaeran, denek elkarrekin, Fanga alafia (Ongietorri bakea) afrikar herrikoia abestu zuten. Kantatu bakarrik ez, dantzan ere egin zuten, talde denek prestatu baitzituzten koreografiak. Eta piano, trikiti edota gitarra doinuak ere lagun izan zituzten, hainbat unetan. 

Aurtengoa 24. edizioa izan da; eskola-umeentzat, eta euren lagun eta gurasoentzat ezinbesteko hitzordu bilakatu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak