Gipuzkoako koordinatzaile Antton Karrerak banan-banan aurkeztu zituen. Langileariaren aldeko borroketan eta nazioarteko lankidetzan "ezagunak" direla nabarmendu zuen. Merino Fagorreko kide da eta zortzi urte daramatza Eskoriatzako Udalean zinegotzi moduan. Perez de Almaraz ere urte kopuru bera darama zinegotzi Oñatin; abokatua da bera. Berrio, ostera, Gelmako komiteko presidentea da; Galiot Jaurlaritzako langilea da eta aurreko hautagaiak bezala, sindikalismoan ezaguna da. Gonzalez ere funtzionarioa da eta nazioarteko lankidetzan lan asko egindakoa da.