Etxebizitza aseguruen esparruan lortu ditu emaitzarik onenak, 2009an baino %5 poliza gehiago salduta; autoen aseguruei dagokienez, 2009ko emaitzak berdintzea lortu du; aldiz, %4,64 bizitza aseguru gutxiago egin ditu. Hala ere, sektoreko enpresa gehienek baino emaitza hobeak erdietsi dituela azaldu du Mondragon taldeko konpainiak.
Aurtengo urteari dagokionez, Erkidegoan eta Nafarroan lidergoari eustea, errentagarritasuna mantentzea eta etengabe hazten jarraitzea dira Lagun Aroren asmo nagusiak.