Ospitaleak zerbitzu asko emango ditu, eta besteetarako, Gasteizekiko elkarlana izango du

Leire Kortabarria 2011ko martxoaren 25a

Debagoieneko ospitalearen eraikin berria ia gertu dago; 2012erako martxan nahi dute arduradunek. Horren gainean hitz egin digu Jon Armentia ospitalearen gerenteak. Erreportaje zabala izango duzue egubakoitzeko Goiena aldizkarian.

Bere hitzetan, "ospitale bizia" izango da eta "hazten jarraituko du". Bertako zerbitzuak aurkeztu dizkigu, bai jarraitzen dutenak, indartuko direnak, zein berriak izango direnak.Murrizketa batzuk ere izan ditu eta deszentralizatu egin dira zerbitzu batzuk. Horietaz ere hitz egin digu Armentiak, eta esan du lan-ardatz bat izango dela Gasteizekiko ospitaleekiko elkarlana, batez ere etorkizuneko Unibertsitate Ospitalearekiko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak