Esan behar da baina, era honetako laguntzen kasuan, udal bakoitzak erabakitzen duela laguntza horietarako diru gehiago jarri edo ez. Baina udalak derrigortuta daude baldintza guztiak betetzen dituzten eskari guztiei laguntzera, denei ere kopuru berdinekin. Ondorengo taulan agertzen da Debagoieneko udal bakoitzak zenbat diru jaso zuen iaz jaurlaritzak, eta aurten zenbat jasotzea aurreikusten den.
Eusko Legebiltzarrak bestalde, Jaurlaritzari eskatu dio Eudelekin elkarlanean, ebaluatu dezala larrialdietarako gizarte laguntzak arautzen dituen sistema berria, eta helburua betetzen ez bada, berrikusi eta egokitu dezala.
Baldintzetan aldaketak
Hori bai, kopurua murriztu egin da, baina egia da baita ere laguntza hauek jaso ahal izateko baldintzak ere gogortu egin direla. Hala, besteak beste, laguntzak jasotzeko gehienezko ondarea gutxitu egin da (40.000 eurotik 8.000 eurora; bigarren higiezan izanez gero, ezingo da laguntza eskatu; etxebizitza bakoitzen ezingo du bi pertsonak baino gehiagok eskatu; eta hipoteken kasuan aurten gehienez 12 hilabetez emango dute laguntza. Honetaz gain, udalek sei hilabetean behin derrigorrez berrikusi beharko dituzte emandako laguntzak.