Foru Aldundiak 200.000 euroko aurrekontua du lanok egiteko, eta une honetan enkanterako deialdia egin du. Orain interesa duten enpresek euren eskaerak aurkeztu beharko dituzte, eta esleipena egin ondoren, hiru hilabete izango dute pantailak ipintzeko.
Babes sistemak
Azken urteotan premia duten errepide sareko puntuetan motorzaleendako babes sistemak jarri ditu Aldundiak. Gure errepidean egingo duten lana programa horren barruan sartzen da. Gipuzkoako bide sareko errepide nagusietan 60.000 metro lineal pantaila jarri dituzte, eta lau milioi euro gastatu dituzte.