Debagoieneko musika eskolen topaketa apirilaren 15ean

Mireia Bikuña 2011ko martxoaren 30a

Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako, Bergarako, Soraluzeko eta Oñatiko musika eskolek parte hartuko dute. Emanaldia egingo dute apirilaren 15ean Santa Ana antzokian, 18:30ean. Guztira, 50 bat ikaslek eta 12 irakaslek parte hartuko dute.

Debagoieneko musika eskolen topaketaren helburua da euren arteko harremanak sendotzea. Zortzigarren aldiz antolatuko dute. Oñatin egiten duten bigarrena izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak