Eibartik Loiuko aireportura zuzen joateko autobusa, egubakoitzetik

Ubane Madera 2011ko mar. 30a, 11:03

Pesak autobus zerbitzu berria abiaraziko du oraingo egubakoitzean, Eibar eta Loiu aireportua lotzeko. Zarauztik abiatuko da autobusa Eibarrera (Egogain) eta Eibartik zuzeneko bidea hartuko du aireporturaino. Bestalde, egubakoitzean baita ere, Debagoienetik kostaldera (Donostiara) joateko autobus zerbitzu berriak hasiko dira.

Aireporturako zerbitzuari dagokionez, egunean lau autobus aterako dira Eibartik Loiura: 06:10, 10:10, 14:40 eta 18:10. Loiutik Eibarrera, berriz, 07:00etan aterako da lehenengoa, 11:30ean hurrengoa eta 15:30ean eta 20:30ean izango dira arratsaldekoak. 7:30 euro kostako da txartela.

Debagoienetik Donostiara

Kostalderako zerbitzuei dagokienez, berriz, bi autobus bizkor aterako dira astelehenetik egubakoitzera, Eskoriatza eta Donostia artean. Bata 12:15ean eta bestea 19:15ean. Honako ibilbidea egingo dute: Eskoriatza-Aretxabaleta-Arrasate-Bergara-Donostia.

Eta beste zerbitzu bat ere izango da egunero, baina herri gehiagotik pasatuko da eta horren ondorioz iraupen luzeagoa izango du bidaiak. 13:15ean aterako da, eta honako ibilbidea izango du: Eskoriatza-Aretxabaleta-Arrasate-Bergara-Soraluze-Elgoibar-Donostia.

Kostaldetik etxera

Donostiatik Eskoriatzara, berriz, 11:00etan eta 12:00etan aterako dira bus azkarrak, eta 18:00etan aterako da azkena, Zarauztik pasako dena. Bueltako autobus horiek geralekua ere izango dute Bergaran, Arrasaten eta Aretxabaletan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak