Debagoieneko ikastetxeetako ahots gazteak zapatuan, Uarkapen

Ubane Madera 2011ko martxoaren 29a

Arrasate, Oñati, Eskoriatza eta Aramaioko eskoletako abesbatzek XXIV. Eskolarteko Abesbatzen Topaketan parte hartuko dute Arrasateko Uarkape pilotalekuan, zapatuan 17:00etan. Ekitaldi esanguratsua izango da, 247 ikaslek parte hartuko dute-eta topaketetan. Arizmendi Ikastolaren eskutik antolatuko dute ekimena.

Kantu herrikoi eta ezagunak interpretatuko dituzte abeslari gazteek zapatuan Uarkapen: Gorka Knörr-en Txalaparta, Xabier Zabalaren Ikastola Gora Gure Ikastola, Sugan taldearen Zarena Zarelako eta Benito Lertxundiren Egunsentian, batzuk aipatzearren.

%25 Caritasendako

Ekitaldia borobiltzeko, 247 neska-mutikoek batera jardungo dute Fanga Alafia kantu afrikar herrikoia kantatzen.

Hiru euro kobratuko dute sarrera, eta iragarri dute batzen dutenaren %25 Arrasateko Caritasera bideratuko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak