Sinatzaileek euren arteko harremanak ahozkoak nahiz idatzizkoak, euskaraz izan daitezen saiatzeko konpromisoa hartu dute, eta euskara "ahalik eta gehien" erabiltzen bere "funtzionamendu esparru guztietan". Euskadiko Kutxa, gainera, konprometitu da herri horietan dituen bulegoetan euskarak presentzia handiagoa izan dadin neurriak hartzera.
Bost eremutan eragingo dute aipatu neurriek: bezeroarekin dituen harremanetan, eskaintzen dituen zerbitzuetan, langileen eremuan, kanpo komunikazioari dagokionean eta idatzizko dokumentazioarenean.
Aipatu udalek, beren aldetik, hitzarmenaren edukiaren eta garapenaren berri herritarrei adierazteaz arduratuko dira.
Hitzarmenean jasotzen diren konpromisoak lau urterako hartzen dira eta berau eraginkorra izan dadin, jarraipen-batzorde bat jarriko dute martxan sinatzaileek.