Gipuzkoa mendiz mendi ezagutzeko autobusa gurean

Mireia Bikuña 2011ko martxoaren 29a

Gaur Oñatin egongo da; bihar eta etzi Arrasaten; eta egubakoitzean Eskoriatzan. Hurrengo astean, hilaren 4an, eta 5ean, Bergaran. Autobusean Gipuzkoako parketxe eta parke naturalen gaineko informazioa ikus ahal da. Pantailak eta ordenagailuak dituzte. Ekintzak antolatu dituzte ikastetxeendako, baina herritarrek ere izango dute Gipuzkoa mendiz mendi ezagutzeko, 50 minutuko bisita gidatuen bidez.

Martxoaren 24an abiarazu zuten autobusa, eta herririk herri ibiliko da informazioa banatzen. Unitate mugikorrak 40 metro koadro ditu. Informazio gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak