Urtetik urtera, autolikidazio proposamen gehiago bidaltzen ditu Ogasunak. Hala, iaz 211.000 halako bidali zituen, aurten baino %4 gutxiago. Bestalde, likidazio guztien %57,4 dira dagoeneko autolikidazio proposamenak.
Egunero 25.000 proposamen bidaliko ditu Foru Ogasunak, eta guztiak bidalita egongo dira apirilaren 12rako.
Hartzaileek apirilaren 12tik maiatzaren 6ra arte izango dute autolikidazioa onartzeko edo errefusatzeko epea. Apirilaren 12an bertan hasiko da dirua itzultzen Ogasun eta Finantza saila, eta 48 ordu baino lehenago itzultzera konprometitu da sail hori.
Gainerakoak, apirilaren 18tik
Gainerako errenta aitorpen motak (mekanizatua, Internet bidezkoa eta paperezkoa) apirilaren 18etik aurrera egin ahal izango dira, ekainaren 25era arte. Aurretik hitzordua egin nahhi dutenek apirilaren 15etik ekainaren 10era arteko epea izango dute errenta aitorpena egiteko.
Informazio gehiago lor daiteke www.ogasuna.info atarian edo 902 10 00 40 telefono zenbakira deituta.