Jakiunde Topaketak, Oñatin

Ubane Madera 2011ko martxoaren 28a

Javier Retegik, Jose Antonio Garridok eta Sixto Jiménezek bihar martitzena, unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremana aztertuko dute 11:00etatik 13:00etara Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateko Oñatiko Kanpusean egingo den Jakiunde Topaketetan.

Jakiunde akademiako hiru hizlari horiek unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremana aztertuko dute, baita azken horrek profesional berriak kontratatzean dituen beharrak ere, ezagutzetatik haratago.

Topaketa Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateak antolatu du, Jakiunderen (Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren) eskutik, ikasleak ezagutza zientifikoaren, artistikoaren eta literarioaren inguruan motibatzeko.

Jakiunde gogoeta foroa da, zientziak, arteak eta letrak ikasleengana gerturatzea helburu duena. Bertan, zentroetan dagokien espezializazio-eremuetan ezagunak diren pertsonek hartzen dute parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak