Prentsa-ohar baten bidez Sortu alderdiak adierazi du alderdiaren estatutuek eta azken hilabeteotan duen izan duen jarduerak Alderdien Legea betetzen dutela: "Legeak berak ezartzen dituen baldintzak bete egin ditugu. Estatuaren Abokatutzak zein Fiskaltzak Sortu-ren legeztatzearen aurka jarritako helegiteak ikuspegi juridikoa alboratu, eta susmo, aurreiritzi eta ikuspegi politikoa zehatz batzuetan oinarritu dira".
Sortuk uste dut erabaki politikoa izan dela Auzitegi Gorenak hartu duena eta salatu du salagarria dela "argudio juridikoak aztertu beharrean erabaki politiko batean oinarritu izana" Sortu-ren gaineko erabakia hartzeko. "PSOE eta PP-k definituriko estrategia eta erabaki bati men egiten dion erabaki politikoa" dela gaineratu dute.
Espainiako Gobernuaren jarrera ere salatu dute: "Euskal Herrian zabaltzen ari den ilusioari ateak ixteko saiakera baino ez da Sortu ez legeztatzea, gure alderdia aurkeztu genuenetik gobernuak izan duen helburua".
Dena dela, aurrera begira, Sortu-k uste du Euskal Herria aurrera doala eta eskubide guztiak aitortuak eta errespetatuak izango diren egoera irekitzea lortuko dutela: "Legeztatzeko emandako urratsa, zein ezker abertzalearen legeztatzearen alde euskal herritarrengan dagoen iritzi orokortuak normalizazio politiko eta demokratikoan aurrera egitea ahalbidetzen duten urratsak dira".