Bailaran lanbide heziketak eskaintzen dituen aukera daude ikusgai; besteak beste, lanbide heziketa ikastetxeak, enplegu zerbitzuak, formazio zentroak eta udaletako enplegu zerbitzuak. Bestalde, hainbat hitzaldi egingo dituzte. Gaur, 18:00etan Debagoienean dagoen enplegu eskaintzaren gaineko berbaldia egingo dute Kulturateko areto nagusian. Bihar, berriz, gazte ekintzaileen gainean egingo dute berba 09:30ean. Azkenik, 11:00etan atzerrira joateko aukera ezberdinen gainean jardungo dute.
Lanbide heziketaren azoka bukatzeko jaia egingo dute 17:00etan.