"Gure esparru propioa, demokratikoak eta legitimoak diren ordezkaritza sindikalak eta soldatapekoen lan eskubideak urratu nahi dituztela salatuko dugu", esaten dute ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek.
Martxoaren 19a zuten mugaegun gisa jarrita, baina oraindik ez da guztiz itxi akordioa. Hala, CCOO eta UGT sindikatuek diote "ondo bideratuta" dagoela negoziazioa, baina gaur oraindik ez dago emaitza zehatzik.
Familia eta lana bateratu
Eusko Jaurlaritzak bere jarrerak ere defenditu ditu publikoan. Hala, Gemma Zabaleta Enplegu sailburuak esan du hitzarmen kolektiboak jaso behar dituela lan eta familia bizitzaren bateratasuna, lehiakorragoak izateko. Bernabe Unda Industria sailburuak, bestetik, esan du lehiakortasuna eta berrikuntza "funtsezkoak" direla "gure herriko ekonomiak krisitik irteera sendoa izan dezan".
Europako liderrek ere pauta batzuk jarri dizkiote Zapaterori. Batik bat, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak, hark defenditzen baitu soldatak produktibitateari lotuta egon behar direla, eta horren araberakoak izan.
Negoziazioak ixteko traba handienak dira ultraaktibitatea (hitzarmen bat epez kanpo ere indarrean jarraitzea, hurrengoa lortu arte) eta barne-malgutasuna.