"Gaur egun finantzazioa da arlorik garrantzitsuena. Enpresok hiru urte daramatzagu oso egoera txarrean lanean eta hori gainditzeko diru beharra dugu: esku dirua eta baita inbertsio berrietan sartzeko dirua ere".
Finantzazio arazoaren aurrean, aurrezki kutxek hartu duten bateratzeko erabakia berri pozgarria dela esan du: "Nahiz eta orain etorri, berri pozgarria da. Orain dela sei urte zen hori egiteko garaia, baina orain ere balekoa izango da. Egia da ordea, orduan egin izan balitz, Euskadiko kaxak erreferente izango zirela egun Espainian. Hala ere, albiste positiboa da eta ea bide horretatik jarraitzen duten".
Gaineratu du euskal kutxa indartsu batetatik etorri daitekeela euskal enpresek behar duten finantzazioa: "Erabaki horrek asko lagunduko du. Izan ere, guk finantzazioa behar dugu eta alboan erakunde indartsuak baditugu hobe izango da, makalak izatea baino".