Debagoiena lider da I+G gastuan

Leire Kortabarria 2011ko martxoaren 23a

Debagoienak lider izaten jarraitzen du Ikerketa eta Garapen gastuan, Eustat estatistika erakundeak emandako datuen arabera. Hala, 2009an, Barne Produktu Gordinaren %4,58 gastatu zuen Debagoienak arlo horietan. Inbertsioen kapituluan ere, Debagoiena goiko postuetan kokatu zen 2009an.

Gehien gastatu zuten hurrengo bailarak hauek izan ziren: Debabarrena (3,21), Donostia (%2,46) eta Goierri (%2,25).

Euskal Autonomia Erkidegoak bere BPGren %1,98 gastatu zuen I+G-n; Espainiak, %1,38; eta Europako Batasunak, %2,01. Hortaz, Debagoienak Europako batez bestekoa askogatik gainditu zuen.

Inbertsio aldetik, bakarrik lau eskualdek inbertitu zuten 100 milioi baino gehiago I+G arloan, eta Debagoiena tartean egon da, 115 milioi inbertituta. Gainetik egon ziren Bilbo Handia (488 milioi), Donostia (235) eta Arabako Lautada (139).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak