Bi sari emango dituzte: lehena10.000 eurokoa eta bigarrena 5.000koa. Horrez gainera, kategoria bakoitzeko irabazleak (bost kategoria daude) 6.000 euroko beka bat eskuratuko du enpresetan praktikak egiteko.
Harvard eta beste
Norvegiako, Danimarkako, Singapurreko, Harvadeko, Hong Kongeko eta Euskadiko unibertsitateetako (MU eta EHU) ikasleek parte hartu dute B Awards diseinu lehiaketan. Horien artean 30 gazte sortzaile aukeratu dituzte lehiaketako finalista moduan, bost dira euskaldunak eta horietako bat Mondragon Unibertsitateko ikaslea.
Modulu malguak
Hain justu, Ander Ugarte Habitata izeneko kategorian aukeratu dute finalista. Etorkizuneko ikasgela proiektua aurkeztu du Ugartek: modulu malguez osatutako ikasgela, eta berezitasuna da moduluok ikasleen beharretara egokitzeko gaitasuna dutela. Ugarteren ustez, proiektu hori bideragarria izango da hemendik 10 edo 15 urtera. Alecoop kooperatibarendako egin du diseinu hori.