Apirilaren 1ean Ikasketa kooperatiboen gaineko jardunaldia egingo da HUHEZIn

Ubane Madera 2011ko martxoaren 22a

Ikaskide proiektuarekin lotuta, apirilaren 1ean Ikasketa kooperatiboen gaineko jardunaldia egingo da Eskoriatzan. 09:00etan hasi eta 13:45ean bukatuko dute ekimena, eta tartean hiru ikastetxetako esperientzien berri emango dute eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ordezkaritza izango da.

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean izango da ikasketa kooperatiboen gaineko jardunaldia. Elkarrekin bizitzen ikasi: Ikaskide taldeak da izenburua eta honako hauxe, berriz, egitaraua pausoz pauso:

Egitaraua

09:00 Dokumentazio banaketa

09.10 Jardunaldiaren aurkezpena: “Ikaskide Taldeak Proiektua”. Nekane Arratibel (HUHEZI) eta Andoni Zendoia (Erkide)

09:30 Hitzaldia: “Konpetentzien ebaluazioa: talde lana”. Joan Rué (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa)

10:45 Atsedena eta kafea

11:15 Ikastetxeetako esperientziak
    •    Bihotz Gaztea Ikastola (Santurtzi)
    •    Pasaia-Lezo Lizeoa (Pasaia-Lezo)
    •    Inmakulada Ikastola (Tolosa)

12:45 Hitzaldia: “Ikaskidetzaren erronkak. Eredu berri baterantz”. Ainara Artetxe, Meltxor Artetxe, Mariam Bilbatua, Pello Jauregi, Marije Fullaondo

13:45 Agurra

Ikaskidetza proiektua

Proiektu honetan hiru hezkuntza-erakunde bildu dira, premia eta beharra izan dutenak elkarkidetza hezkuntzan garatzeko eta elkarlanean aritzeko: Erkide (Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa), Ikaskide taldea (berau Mondragon Unibertsitatekoa) eta Ikaskidetza proiektuan parte hartzen duten  zenbait ikastetxe .

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak