2.500 plazatik gora ditu Foru Aldundiak 7-17 urte bitarteko gazteen aurtengo udalekuetarako. 7 edo 10 eguneko egonaldiak izango dira, eta ohi duten moduan, plazak zozketa bidez emango dituzte.
Euskal Herriko hainbat lekutan izango dira udalekuok. Adibide batzuk ipintzearren: Orio, Hondarribia, Zarautz, Barria, Zuhatza, Gorliz, Urduña… Udalekuen txanda gehienak uztailean dira, baina badira batzuk abuzturakoak ere.
Informazio gehiago behar izanez gero: www.gipuzkoa.net/oporraldi.
Kanpaldiak, auzolandegiak eta beste
Bestalde, Gipuzkoako Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sareak martxan jarri du Uda-Txoko izeneko webgunea. Bertan, udaleku ireki edo itxei, kanpaldiei, auzolandegiei etabarrei buruzko informazioa aurki daiteke. Bestetik, udan aisialdiaren esparruan lan egiteko deialdiak ere bertan jasotzen dituzte. Informazio guztia jaso ahala eguneratzen dute. http://gipuzkoagazteria.net/uda/index.asp