50-100 euroko txartelak opari gaur, Arrasaten eta Bergaran

Ubane Madera 2011ko martxoaren 21a

50 eta 100 euroko erosketa-txartelak banatuko dituzte doan gaur, astelehena, Arrasateko eta Bergarako saltokietan. Erosketa egin bitartean beltzez jantzitako lagun-taldea saltokira sartu eta erosketa ordainduta izanez gero, 50 edo 100 euroko erosketa-txartela emango diote erosleari.

Norbere datuak eman eta erosketa-txartel berria emango dute trukean jantzi beltza eta kamiseta horia duten lagunek. Txartel hori saltoki berean erosteko erabili beharko da ekainaren 30a baino lehen.

Euskal kontsumitzaileen fideltasuna saritu guran Eusko Jaurlaritzak martxoaren 14tik 26a abiarazitako ekimena da Erosketa Aqtiborako Plana. Egun bakoitzean Euskadiko hainbat herri bisitatuko dituzte beltzez jantzitakoek.

Ibilbidea egunean egun argitaratzen dute honako helbide honetan: http://www.planaqtiva.com/eu/index.html.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak