Talde bat gehiago aurten musika eskolaren udaleku musikaletan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko martxoaren 21a

Apirilaren 15era arte dago zabalik 2011ko udaleku musikaletan izena emateko epea. 4-12 urte bitarteko umeendako udalekuak dira.

Hirugarren urtez antolatuko ditu udaleku musikalak Bergarako musika eskolak. Aurreko bi edizioetan bete egin dira eskainitako plazak eta aurten talde bat gehiago sortuko dute; guztira 60 plaza.

Bi asteko iraupena <!-- @page { margin: 2cm } P { margin-bottom: 0.21cm } -->

Ekainaren 27tik uztailaren 8ra bitartean egingo dituzte aurten udaleku musikalak Bergaran; 09:30etik 13:00etara. Taldeak adinka antolatuko dituzte; 4-5 urte, 6-7 urte, 8-9 urte eta 10-12 urte. Gehienez 15 lagunek osatuko dute taldea. Antzerkia, kantua eta musika lantzen dituzte udalekuotan, alor artistikoa beraz.

 

Izenemateak

Zabalik dago izena emateko epea apirilaren 15era arte. Prezioa 115 euro da, Bergarako musika eskolako ikasleendako 105 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak