Kartzelan sartu dute Bergarako hilketarengatik atxilotutakoa

Ubane Madera 2011ko martxoaren 18a

Epaileak Martuteneko kartzelara bidali du D.F.G. 50 urteko portugaldarra Miguel E.R. Mallorca etxekidea hiltzeaz akusatuta. Arrazoi ekonomikoengatik eta desadostasun pertsonalengatik hil zuen Mallorca, ikerketa iturrien arabera.

Hilketa martxoaren 12an gertatu zen, bien bizilekuan, Bergarako San Antonio kalean. Eztabaida baten ondoren, hainbat labankada eman zizkion D.F.G.-k Miguel E.R.ri. Izara batean batu zuen haren gorpua eta leihotik behera bota, errekara. Ikerketa iturrien arabera, etxea garbitzen ahalegindu zen, arrastorik ez uzteko eta ihesari eman zion ostean.

Muga inguruan

Ezkutuan ibili zen martitzenera arte D.F.G., harik eta Ertzaintzak Irunen lokalizatu zuen arte. Muga inguruan harrapatu eta atxilotu zuten, Santiagoko zubi inguruan, eta gaur arratsaldean sartuko dute Martuteneko kartzelan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak