Mireia Gabilondoren 'Mugaldekoak' filma: egubakoitzetik aurrera zinema aretoetan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko mar. 18a, 16:34

Gaur estreinatuko dute 'Mugaldekoak' filma Euskal Herriko hiriburuetan eta baita Bartzelonan eta Madrilen ere. Mireia Gabilondo bergararra ibili da aktore eta zuzendari lanetan filmean. Gabilondoz gain, Fernando Bernues ere zuzendari lanetan ibili da.

Tentazioak eta EITBk ekoitzi dute gaur estreinatuko den filma. II. Mundu Gerrara eta Comete sarearen historia nahiko ezezagunera hurbilduko ditu ikusleak lan berriak. Iparraldea, Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugan, herri txiki batean gertatutako benetako istorioan oinarrituta dago filma. Familia batek Alemaniako frontean eroritako hegazkin-gidariak jaso eta Ingalaterrara itzultzen lagunduko die. Horretarako, helburu arriskutsua duen sare klandestino batean nahastuko dira. Ahalegin horretan, Pirinioak zeharkatu beharko dituzte.

2009ko udan grabatua

Filma 2009ko udan grabatu zuten. Hasiera batean, filma izango zena grabatu zuten, eta ondoren, beste 13 kapitulu gehiago grabatu zituzten; telebistan eskaini zuten telesaila, hain zuzen.
"Espainiako gerra bukatu berri, hemen gerra ondorengo garaian sartuta geunden. Momentu historiko berezi hartan jende askok lagundu zien Ingalaterrako hegazkin-gidariei euren herrira itzultzen. 800 bat lagun izan ziren, eta film honen bitartez omenaldi txiki bat egin gura diegu", azaldu du Mireia Gabilondok.

Ikusleak animatu gura ditu

Filma euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez grabatu dute. Gabilondok ikusleak animatu gura ditu: "Lehenbailehen joan daitezela zinemara, bestela filma kendu egingo dute karteldegitik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak