Etxeko olioa batzeko sistema ondo hasi da

Leire Kortabarria 2011ko martxoaren 18a

Hiru hilabete eskas daroa martxan etxeko olioa batzeko sistema berriak, eta, orain arteko datuak kontuan hartuta, iragarri daiteke urtea bukatu baino lehen Puntu Berde Mugikorraren bidez lortzen ziren emaitzak hobetu egingo dituela.

Olioa batzeko sistema berria Eko3r enpresak eta Debagoieneko Mankomunitateak kudeatzen dute. Bada, jendea ondo dabil erantzuten, Mankomunitatearen datuen arabera. Gainera, sistema "ondo ulertu" dutela esaten du Ingurumen teknikari Kristina Iraolagoitiak: "Ez da aparteko arazorik egon", esaten du.

2009an, Puntu Berde Mugikorraren bidez 17.530 olio litro batu ziren. Aurten dagoeneko ez dago sistema hori. Epealdi baten, Arrasaten, biak erabiltzeko aukera egon zen.

Horren guztiaren berri zabalago emango du asteleheneko Goiena aldizkariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak