Eskola txikietako ardatz metodologikoaren gaineko jardunaldia Larraulen

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko martxoaren 17a

Debagoieneko eskola txikietako gurasoek ere apirilaren 2an egingo den jardunaldian parte hartzeko aukera izango dute.

Gurasoei zuzendutako jardunaldia da eta apirilaren 2an, zapatua, egingo dute Larraulgo eskolan 09:30etik 13:15era. Mare Goikoetxeak ingeles irakasleak, Juan Carlos Alonsok psikologoak eta Elena Laiz irakasleak gidatuko dute jardunaldia.

Egitaraua

. 'Ingelesa eskola txikietan eta adin desberdinetako haurrak gela berean egoteak dakartzan onurak'. Mare Goikoetxeak gidatutako tailerra.

. 'Errespetu faltaren atzean zer dago?' tailerra Juan Carlos Alonsoren eskutik.

. 'Eskola txikietako ardatz metodologikoak' hitzaldia Elena Laizen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak