Bi ebakuntza-gela berri zabalduko dituzte Arrasateko ospitalean

Ubane Madera 2011ko martxoaren 16a

Eskualdeko Ospitalean bi ebakuntza-gela gehiago zabaldu gura ditu Osakidetzak. Aurten  ebakuntzak egiteko itxaron-zerrendak luzatu egingo direla aurreikusten dute. 2010ean batez beste 52,4 egunekoa izan da ebakuntza bat egiteko itxaron beharreko egun kopurua, eta espero dute 2011n 55 egunera luzatuko dela epe hori. Horri aurre egiteko hartuko duen neurrietako bat izango da Arrasaten ebakuntza-gela berri bi zabaltzea. Gernikan beste bi zabalduko dituzte.

Aurten, ebakuntzak egiteko eskaerak %3 handituko direla aurreikusi du Osakidetzak eta horrek eragingo du, besteak beste, ebakuntzak egiteko gehiago itxaron beharra. Eskaerak gehitzeko arrazoietako bat da gaixo arin gehiago dagoela ebakuntza egiteko zain, orain lehenago diagnostikatzen dituztelako mota horretako gaixoak.

Bihotzekoak eta beste, gutxien

Atzerapen handienak izaten dituzten ebakuntza motak honakoak izaten dira: barizeak kentzekoak eta oftalmologiarekin eta traumatologiarekin lotutakoak; atzerapen txikiena, berriz, ebakuntza kardiobaskularrek, toraxekoek, bihotzarekin zerikusia dutenek, urologiarekin lotutakoek eta umeenek izaten dituzte.

2010eko datuen arabera, ospitale gehienetan gutxitu egin zen itxaroteko epea, Mendaroko eta Zumarragako ospitaleetan izan ezik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak