Bailarako sei dendak UNE 175.001 kalitate ziurtagiria jasoko dute

Leire Kortabarria 2011ko martxoaren 16a

Eusko Jaurlaritzak eta Euskaldendak komertzio konfederazioak UNE 175.001 ziurtagiria emango diote domekan Euskadiko 15 herriko 100 komertziori. Tartean, Arrasateko lau eta Bergarako bi izango dira. Ziurtagiri hori Euskalit kalitatearen euskal fundazioak ematen du, eta saritzen ditu bezeroari emandako arretaren kalitatea, zerbitzuaren kalitatea eta langileen profesionaltasuna.

Euskaldendako presidente Bitor Lizarribarrek gaur azaldu duenez, 100 komertzio horiei ziurtagiria ematea erabaki dute ugazabek euren komertzioak UNE 175.001 arauari egokitzeko formazio eta egokitzapen prozesu bat egin ondoren. Prozesu hori Euskaldendak fundazioak antolatu du, eta Jaurlaritzak diruz lagundu du.

Euskaldendak fundazioak Euskadiko 4.200 komertzio eta ostalaritza zerbitzu batzen ditu.

Ermuan, domekan

Ermua antzokian banatuko dituzte ziurtagiriak. 200 lagunetik gora joango dira, tartean Eusko Jaurlaritzako eta Euskaldendetako ordezkariak, merkatariak eta hainbat alkate. Adibidez, Pilar Zorrilla Merkataritza sailburuordea han izango da.

Errekonozitutako komertzioen jatorria hau da: Arrasateko lau, Bergarako bi, Gasteizko 18, Basauriko eta Zumaiako 16, Hernaniko 14, Legazpi eta Orioko zortzi; Lasarteko, Errenteriako eta Zumarragako hiru; Durangoko bi; eta Urretxuko, Donostiako eta Andoaingo bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak