Euskalmeten aurreikuspenen arabera, Gipuzkoan metro karratuko 80 litro ur pilatu daiteke gaur eta horretxegatik alerta laranja deitu du Herrizaingo Sailak. Ur-putzu handiak sortzeko arriskua dagoela aditzera eman dute, eta baita luiziak gertatzeko ere. Esaterako, Oñatiko zenbait puntutan dagoeneko estolderiak gainezka egin du.
Ur-putzuak eta beste
Alerta laranja deitzeaz batera, zenbait gomendio ere egin ditu Herrizaingo Sailak. Esaterako, automobilak ateratzeko urak har ditzakeen garajeetatik, ur-putzuak sortzen diren lekuetan ez aparkatzeko eta ahal dela, errepide nagusienak erabilita bidaiatzeko.
Auto-ilarak, Durangoraino
Edozelan ere, azken horren harira, eta Eibar-Durango ingurura joatea tokatuz gero, jakizue A8 autobidea itxita dagoela goizeko lehen ordutik kamioi batek artaziarena egin duelako. Ertzaintzak esandakoaren arabera, auto-ilarak Durangoraino iristen dira dagoeneko eta zirkulazioa errepide nazionaletik desbideratzen dabiltza.