Lanbide Heziketako 10 zentrok parte hartuko dute, eta beste hainbat irakaskuntza zentrok, erakundek eta zerbitzuk. Ikastetxeen informazio-mahaiak, enplegu zerbitzuak, ekintzaileentzat zerbitzuak, tailer eta hitzaldiak, erakusketa eta beste zenbait aukera egongo dira.
Azoka egongo da Arrasateko Kulturaten, klaustroan (9:30-13:30 eta 16:00-18:30).
Honako ekintza osagarriak ere antolatu dituzte:
Martxoak 24, eguena:
17:00 EKINTZAILETASUN TAILER IREKIA (*) Garaion-en eskutik. (Gazteleraz)
(*) Izen-ematea zabalik nahi duenarentzat: Aurrez, 943 79 30 90 telefonoan
edo debagoiena.goiaz@gmail.com helbidean. Azoka egunean Debagoieneko
Mankomunitateko stand-ean.
o 9:30 / 11:00 / 12:00 / 16:00 Ikastetxeei zuzenduta
18:00 Hitzaldia: “LANBIDE HEZIKETAKO ESKAINTZA DEBAGOIENEAN”
Debagoienean ikasteko aukera dagoen Lanbide Heziketako eskaintza guztiaren gaineko informazioa. Zentro bakoitzak 10 minutuan azalduko du bere eskaintza.
Torpedolevel Antzerki Taldeak umore puntua jarriko dio ekitaldiari
Kulturateko Areto Nagusian
Martxoak 25, egubakoitza
9:30 Hitzaldia: EKINTZAILE GAZTEEN ESPERIENTZIAK
- Ekitermik
- Eko3R
- Alet Taldea
Kulturateko Areto Nagusian
11:00 Hitzaldia: “EZAGUTU ATZERRIRA JOATEKO BIDE DESBERDINAK”
- Lan egin Europan, EURES. (Violeta Morcillo)
- Ikasi Europan, Erasmus. (ikasleen esperientziak)
- Nazioarteko mugikortasuna eta boluntariotza (Gizalde, Gipuzkoako Boluntariotza)
Kulturateko Areto Nagusian
17:00 ITXIERA JAIALDIA
- Logotipo lehiaketaren Sari banaketa
- Musika, graffitiak malabarak…
Kulturateko Klaustroan
Industriaren etorkizunaren gaineko hitzaldia
Bestalde, hilaren 22an, martitzena, hitzaldi bat egongo da: Industriaren etorkizuneko beharretara hurbilketa (Arrasaten, Mankomunitatearen egoitzan, 17:00etan).
Sektore desberdinetako clusterretako adituek etorkizunean eskatuko dituzten lanpostu eta perfilak zeintzuk izango diren, zein joera atzematen dituzten eta formazio beharren gaineko hitzaldia eskainiko dute.
Gainera, aurtengo Lanbide Heziketaren Azokaren logotipoa aukeratu ahal izango dute bisitariek. Bozketan parte hartzen dutenen artean 30 euroko 3 sari zozketatuko dira. Sari banaketa egubakoitz arratsaldean, 17:00etan egingo da.