Hogei astean ibili dira 12 ikasle artzaintzaren gaineko ofizioa ikasten; hamar astean teoria ikasi dute, bisitak egin laborategietara, instalazioetara, kudeaketa zentroetara eta nekazaritza eskoletara eta 50 buruko artaldea zaindu behar izan dute.
Eta beste hamar astean praktikak egin dituzte artzain profesionalen baserri eta ustiategietan.
Ikasleei diploma eta makila emateaz gainera, Angel Errasti Zestoako artzainari omenaldia egingo diote eta Eduardo Urartek, Artzain Eskolako ikasle ohien elkarteko kieak hitzaldia egingo du.