Finantza-entitateek ez dute errenta aitorpenaren likidazio telematikorik egingo

Mireia Bikuña 2011ko martxoaren 15a

Ogasunak bukatutzat eman du Euskadiko Kutxarekin, Kutxarekin, Gipuzkoano Bankuarekin, La Caixarekin eta Rural Kutxarekin zuen akordioa. Hori horrela, herritarrek beste bide batzuk aukeratu beharko dituzte errenta aitorpena egiteko. Hain justu ere, autolikidazioa onartu, gestoriaren bitartez egin edo Ogasunak duen bulegoetan egin. Ogasunak dio  telematika bidez egiten diren aitorpenen kopurua "asko jaitsi" dela. Iaz, 15.000 "bakarrik" egin zituzten modu horretan. Orain dela hamar urte 100.000 egiten zituzten. Errenta aitorpenaren kanpaina apirilaren 18an hasiko dute.

Erabaki horren aurrean finantza-entitaeetako  batzuk hartu dute erabakia. Euskadiko Kutxak ez du aitorpen telematikorik egingo. "Akordioa bukatutzat eman badute, guk ez ditugu bezeroen datu fiskalik izango. Eta datu horien faltan ezingo dugu aitorpenik egin", esan digu Arrasateko Iturriotz kaleko bulegoko zuzendari Iñaki Goñik. Esan digu baita ere, euren bidez errenta aitorpena egiten zuten bezeroei gutun bana bidaliko dietela egoeraren berri emateko. "Ez dugu aitorpenik egingo, baina gure bezeroei aholkularitza fiskala ematen jarraituko dugu".

Kutxak, kobratuta

Kutxak ere erabakia hartu du: aitorpenak egiten jarraituko dute, baina kobratu egingo dute. "Erabaki honekin ezin ditugu aitorpen telematikoak egin. Baina, egin egingo ditugu. Hori ba, prozesua luzeagoa denez, kobratu egingo dugu. Zerbitzu hau egitearren merkatuan dauedn prezioen azpiko tarifak aplikatuko ditugu", esan digu Kutxako prentsa arduradun Xabier Zabaletak.

Arrasateko Gipuzkoako Banketxeko bulegoan esan digute eurek ez dutela errenta aitorpenik egingo. Aldiz, Rural Kutxako Oñatiko eta Arrasateko bulegoetan galdetu dugu, eta oraingoz, jakinarazpenik jaso ez dutela esan digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak